uetxebeste

Archive for 2009(e)ko abuztua|Monthly archive page

Martxando….

In Sardigna '09 on 2009/08/21 at 20:21

Inguruan kotxe pila gerturatu ziren iratzarri orduko… gu lehenetarikuak izan gara. Gosari azkarra eta hilaran jarri gara.
Post osoa irakurri »

Medikuaren zain Porto Torres-era joateko

In Sardigna '09 on 2009/08/20 at 20:06

Azken eguna da gaurkoa Sardignan. Egia esan opor bikainak pasa ditugu baina atzoko sustuak azken momentuak aldrebestu ditu.
Post osoa irakurri »

Capo Testa – Valledoria

In Sardigna '09 on 2009/08/19 at 21:12

Egunsentian, uste baino hobeto igo dugu. Kotxe gutxi batzuk daude bide bazterrean; egia esan, atzotik daudela ematen du. Goiko txiringitua itxita dago oraindik. Argazki kamara hartuta irten naiz autokarabanatik. Goizeko freskuran, denboraz ibili naiz harri artean paseoan eta argazkiak ateratzen. Atzotik hona ez dira lekuz aldatu, ez dute bestelako formarik hartu, baina gaurko argi berriak harrien bestelako aurpegiak ikusten lagundu gaitu.
Post osoa irakurri »

Capo Testa, leku zoragarria

In Sardigna '09 on 2009/08/18 at 19:10

Santa Teresa Gallurara etorri gara eta, autokarabana bertako aparkaleku txiki baten utzi ondoren, hondartzaraino gerturatu gara. Ikusgarrixa, postaletan agertzen diren horietakoa… baina ezin uretara sartu; medusak nonahi daude.
Post osoa irakurri »

Maddalena, Caprera eta Stefano

In Sardigna '09 on 2009/08/17 at 19:04

Gaur “Txipistin” hartuta ondoko uharteetara joan nahi dugu. Nondik irten da kontua! Ontziraleku baten bila ibili eta gero, Palauko portuaren ondoko hondartza txiki batetik abiatzea erabaki dugu.
Post osoa irakurri »

Palau-ko capo d’ Orso

In Sardigna '09 on 2009/08/16 at 08:02

Fresko egin dogu lo baina aldaz beheran lo egiteak nekatu egin nau.

Egunsenti ederra paraje honetan. Argiak mendi tontorrak gorritu ditu eta forma politak ikusten dira inguruan.
Post osoa irakurri »

Leku lasaia azkenean Arzachenako Li Muri necropolian

In Sardigna '09 on 2009/08/15 at 08:01

Gaizki, oso gaizki pasatu dogu Golfo di Aranchi-ko kanpaleku honetan. Garestia eta zaratatsua izateaz gain, giroa bera ez da guretzako modukoa: juergarako prest etorritako gazte italiarren konzentrazioa. Gainera, igerilekuan umeak ezin dira bakarrik ibili, handientzako bakarrik balio du.
Post osoa irakurri »

Zonalde exklusiboak eta kanping prohibitiboak

In Sardigna '09 on 2009/08/14 at 07:59

Orosein-en, gero afaltzeko, bi dorada erosi eta bidean jarri gara Olbiaruntz.

Herrixka pila zeharkatu ostian, Monte Petrosu inguruan geratu eta Isola Tavolara parean duen hondartzara joan gara. Toperaino, hau nazkantea da! Lekua zoragarria da baina metro karratua eskuratzeko burruka puri-purian dago. Bainatu, ratutxo baten jolasean ibili eta autokarabanara joan gare bazkaltzera. Haize fina dabil, leiho danak zabaldu eta gustura asko bazkaldu dogu barruan.
Post osoa irakurri »

Su Gologonen bazkari ederra…

In Sardigna '09 on 2009/08/13 at 07:57

Goizeko zortziretarako gosaltzen geunden. Antza danez, Aimarrek ezinezkua dako ordu horretatik aurrera lo egitea.
Post osoa irakurri »

Gennargentutik buelta

In Sardigna '09 on 2009/08/12 at 07:57

Trasteak batu, bainatu eta Parque Nacional de Gennargentu-ra joan gara, paisaia aldatzeko asmoz.
Post osoa irakurri »