uetxebeste

Archive for 2008(e)ko abuztua|Monthly archive page

Ria Formosa-ko ostrak eta piszina Albufeirako kanping-ean

In algarve '08 on 2008/08/13 at 19:20

Kanping-ean instalatu gare. Kostata, baina topau dogu lekutxo bat parzela gabeko kanping honetan, dendaz josita dau.

Bazkaltzeko Olhão-n erositako ostrak eta Asturias-ko sagardua, bizikletarekin Albufeira-ko girua ikusi eta arratsaldean piszinan egon gare.

Umeak be deskantzua behar zuten.

Olhão eta Faro

In algarve '08 on 2008/08/12 at 19:18

Marisko feria dau Olhão-n, hortara joan gare goizeko hamaikak aldera. Kostata, baina portuan aparkau dogu.

Merkatuan postu asko baina gu heldu orduko hango onena, mugimendua eta burrundaria gutxituta zeuen. Ferixa-ra sartu behar ginan baina arratsaldian hasten omen dia. Inguruetan ibili gara eta bistara etorri jakunak ez zeukan aparteko ezer. Zerbait aipatzekotan, narraskeria eta kutrerioa. Ilha de Armonara joateko itsasuntziak jentia zai zuen.


Post osoa irakurri »

Loulé: merkatuan zer erosterik ez

In algarve '08 on 2008/08/11 at 19:12

Louléko Azoka oso famatua da eta larunbatetan jende ugari biltzen omen du; postu ponposoak, arraina, fruta, loreak, eztia… Merkatura gerturatu gara arraina erosteko asmoarekin baina ez dogu aipatutako hori topau… astelehena ez da egun ona.


Post osoa irakurri »

Praia Galé eta Alte

In algarve '08 on 2008/08/10 at 19:09

Zoomarine-tik irtetzean lo egiteko leku baten bila ibili ginen Armaçao de Pera eta Pera inguruetan, eta azkenean Praia Galé-n bukatu genuen. Teorian, autokarabanak bertan aparkatzea debekatuta zuten baina gutxi gorabehera dozena bat zeunden. Pillan babestuagoak sentitzen garelako edo, jente artean geratzea erabaki genuen.

Goizeko 8etarako iratzarrita ninguan, bainu-jantzia ipini eta bainu fresko bat hartzera hurbildu naiz. Gosaldu eta familian jeitsi gara hondartzara. Domeka da, eguna pasatzeko plan aproposa, hainbeste jende ikusten da inguruan 12:00etan bazkaltzera joatea erabaki dogula.
Post osoa irakurri »

Zoomarine (Guia)

In algarve '08 on 2008/08/09 at 19:05

46 € ordaindu dogu bi nagusiok, umeak dohain. Sartu hala, delfinen espektakulo polit bat ikusi dogu. Hasieran eguzkitan jasarri izan behar gara eta urtu beharrean egon gare. Hori zan iserdia botatzia… Bukatzean, bertako self-service antzeko batera bazkaltzera joan gara (guk ez genekien, baina bazkaria etxetik ekartia uzten daue).


Post osoa irakurri »

Praia Marinha, leku bikaina lo egiteko

In algarve '08 on 2008/08/08 at 19:00

“Vale da Carrasqueira – Autocaravan Parking”-etik irten garenian hondartza gogoa geukan. Kostaldera bota eta Praia Marinha (Lagoa) hondartzan bukatu dogu.


Post osoa irakurri »

Caldas de Monchique, Monchique eta Foia

In algarve '08 on 2008/08/07 at 11:28

Beste gau bat botako dogu “kanping” honetan. Caldas de Monchique-ko spa/balneario/ur botillen fabrika inguruak ezagutu eta lasai ibiltzeko.

Zestoa baino txukunago dago hau, bainatzeko asmoz joan gare baina ez dute 12 urte baino gutxiagoko umeak sartzen usten, ez behintzat bertan lo egiten ez dutenei. Gora eta behera ibili gare eta kanpoan zeuan labe baten inguruan jende pilia ikusi dou, begira gengozela nun etorri dan andra bat pala haundia hartuta. Txorizo eta hirugixar zatiekin egindako ogi pillia atera dau… 3 bokadillo eta ur botella batekin bazkaldu dogu.
Post osoa irakurri »

Silves, laranja eta kortxoa nagusi

In algarve '08 on 2008/08/06 at 11:27

Jaiki garenean, alboan Austriar hippy batzuekin lo egin dogula konturatu gare; gaueko ordubatak inguruan heldu dira.

Faro inguruan, itsasoak harriari egindako zulo izugarri politak daude; igertzen da, bai, aberats hauek badakitela non egin euren oporretako etxeak. Autokarabana martxan jarri eta Silves-era jo dogu.


Post osoa irakurri »

Aimar-ek eguzkitako betaurrekoak galdu ditu

In algarve '08 on 2008/08/05 at 15:48

Alde zaharrera joatea gura geben, bertan gaztelu/fuerte bat zeulakotan. Holakorik ez, baina lauko bizikleta bat alokatu eta paseo maritimotik ibili gara. Tripa zorrixak baretzeko Meco jatetxean hemengo sardina famatuak jateko eseri gare, eta Meco bera ezagutu ere bai.


Post osoa irakurri »

Hondartza eguna tres Castelos-en

In algarve '08 on 2008/08/04 at 15:31

Gaur Algarve-ko beruak zelakuak dian somatu dogu gure bizkarretan, izardixa erredura ganian.
Post osoa irakurri »