uetxebeste

Capo Testa – Valledoria

In Sardigna '09 on 2009/08/19 at 21:12

Egunsentian, uste baino hobeto igo dugu. Kotxe gutxi batzuk daude bide bazterrean; egia esan, atzotik daudela ematen du. Goiko txiringitua itxita dago oraindik. Argazki kamara hartuta irten naiz autokarabanatik. Goizeko freskuran, denboraz ibili naiz harri artean paseoan eta argazkiak ateratzen. Atzotik hona ez dira lekuz aldatu, ez dute bestelako formarik hartu, baina gaurko argi berriak harrien bestelako aurpegiak ikusten lagundu gaitu.

Umeak iratzarri direnean gosaldu dugu, lasai asko. Kanpora irten eta denbora mordoa eman dugu, hara eta hona, ahuntzen pare.

Isola Rossa herrian geldiunea bertako hondartzan bainutxua hartzeko eta Valledoriako kanpinera abiatu gara.

Instalatu eta korrika eta presaka barbakoa prestatu dugu. Oilasko hankak, saltxitxak eta antzerakoak. Erlabixuak edonon, gosea baita, baina umeek ezinean ibili dira; bazkaria luze joan da.

Azkenean, bukatu dugu eta batzerakoan gertatu da istripua, Jurgik estropezu egin eta barbakoarekin izterra erre du. Hasierako kurrixkak, estresa eta zoroaldia baretzerakoan bizikletan jasarri eta bertako medikura eraman dut.

Hauek harrituta begiratzen zuten, umearen patxada ezin sinistuta (“vasco-vasco” esan du medikuak aurpegian irrifarrea zuela). Jurgik, berriz, eskuak kokotean ipinita, medikuek izterra sendatzeko egiten zuten guztia jarraitu du begirik kendu gabe, negar egin gabe. Bigarren mailako erredura: miña izugarria izan behar du, derrigorrez…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: