uetxebeste

Archive for 2008(e)ko uztaila|Monthly archive page

Lagos: pausa

In algarve '08 on 2008/07/31 at 10:46

Bageneukan bai, geldirik egoteko gogoa. Goizeko tostadak, goizeko patxada, eguzkia aurpeagian eta poliki-poliki gauzak antolatzen joateko aukera.

Aimar eta Jurgi, palak eta kuboak hartuta partzelako harriekin ibili dira jolasean egun osoan, pozik. Gu berriz motel-motel gauzak garbitu, txukuntzen ibili gara.


Post osoa irakurri »

Cabo Sâo Vicente jomugan

In algarve '08 on 2008/07/30 at 10:45

Goiza lainotuta esnatu da; gu moduan. Motel-motel jaiki gare; Izas bizkarreko minakin, eta beste danok hotzituta. Ez geben horrelako hotzik espero, batez be, aurreko eguneko beroak pasa eta gero.

Bidean alkornoke mordua ikusi dou, kortxoarekin lotuta dauzen erdi jausitako biltegi/lantegi antzekuak baita. Paisaje lehorrak hauek, zein polita den Euskal Herria!!


Post osoa irakurri »

Melides-eko 45km-tako hondartza zapaldu dogu!

In algarve '08 on 2008/07/29 at 10:42

Oporretako lehen hankasartzia hemen… Badajoz-etik irteterakuan gasolinera baten bila gebitzan eta konturatu orduko Portugalen giñan. Litroa 1,27 eurotan ordaindu beharrean, 1,42 euro ordaindu dogu! 90 € depositua!!! Hau da lapurreta hau!!!

Autopistatik irteterakuan bigarrena! Ez dozkue ba 26,50 euro kobrau! Badajoz-etik Grandola-raino… Jarri dogun susto aurpegia ikusi dauenian barre egin dauela pentsau jaku… Bihar kostatik joan beharko gare Algarve-ra, kosta ala kosta!
Post osoa irakurri »

Azkenean ez gara Portugalera heldu

In algarve '08 on 2008/07/28 at 10:30

Goizean goiz esnatu gara, gozaldu eta “on the road again”. Madril-erako bidea hartu dogu, trafiko lasaia kapitalera heldu arte. Gure GPS-ak prestatu dozku hainbat tranpa, baina guztiei burla egin dotzeu; hori bai, beharrezkuak ez zian kilometro gutxi batzuk jan behar izan dou. Laneko hainbat deiei erantzun dotzau (gelditu barik) kezka danak argituaz.

Aimar eta Jurgi berotuta eta asper-asper eginda dauzenez, arratsaldeko 17:30ean Meridan gelditu gara. Kanping bat topatu dogu eta pistinara sartu gara: freskatu ederra!! Izaskun be sartu da… benetan bero egiten euen señale!
Post osoa irakurri »

Martxan dira 2008ko oporrak

In algarve '08 on 2008/07/27 at 10:24

Arratsaldeko 19:30ean irten gare Oxiñatik; esandako baino azkoz beranduau… Baña zertan atzera egin? Bidean jartzeko desiatzen gauz!

Labastidan egin dogu lehen gelditua: igerilekuan sartu-urtena, azken berriak trukatu, tia Maripi, Polola, tio Esteban eta lehengusu guztiak agurtu eta Burgoseko bidea hartu dugu.

Segituan ilundu dau. Umeak lo gelditu dia eta, hori aprobetxauaz, kilometro pilia gurako geben egin. Kafe biharrean, Restop baten gelditu gara eta gurekin batera Marokoruntz doiazen lagun mordoa. Gau beroa; informazio bulegoaren ondoan lo egiteko leku egokixa topatu daue batzuk; lurrian mantak zabaldu eta bertan lo egitera etzinda familia. Beraientzat gestu arrunta, kotxea (zaindu beharreko zama guztiarekin) gertu utzi daue. “The Boss” bidelagun eukita, gu bagoiaz!

Goizaldeko ordu bietan itxi ditugu begiak Milagros herriko geldiunean.

Algarve, 10 egun barru…

In Besteak on 2008/07/15 at 13:29

10 egun eta ospa!

Prest gaz! Aimar, Jurgi, Izas eta nik bidaia buruan daukagu.

Bizikleta, txankletak, liburuak, kaña, eguzki betaurrekoak… prest dauzkagu.

Oñati-Portimao: 1105 km, 10 ordu 36 minutu.