uetxebeste

Posts Tagged ‘Capo di Testa’

Capo Testa – Valledoria

In Sardigna '09 on 2009/08/19 at 21:12

Egunsentian, uste baino hobeto igo dugu. Kotxe gutxi batzuk daude bide bazterrean; egia esan, atzotik daudela ematen du. Goiko txiringitua itxita dago oraindik. Argazki kamara hartuta irten naiz autokarabanatik. Goizeko freskuran, denboraz ibili naiz harri artean paseoan eta argazkiak ateratzen. Atzotik hona ez dira lekuz aldatu, ez dute bestelako formarik hartu, baina gaurko argi berriak harrien bestelako aurpegiak ikusten lagundu gaitu.
Post osoa irakurri »

Capo Testa, leku zoragarria

In Sardigna '09 on 2009/08/18 at 19:10

Santa Teresa Gallurara etorri gara eta, autokarabana bertako aparkaleku txiki baten utzi ondoren, hondartzaraino gerturatu gara. Ikusgarrixa, postaletan agertzen diren horietakoa… baina ezin uretara sartu; medusak nonahi daude.
Post osoa irakurri »