uetxebeste

Archive for the ‘hendaia-ezpeleta-larhun’ Category

Ezpeleta-ko biper feria eta Larhun-eko trena

In hendaia-ezpeleta-larhun on 2008/10/26 at 15:21

Toc, toc 

goiz da, oso goiz… munizipalak alde egiteko agindua.

Umeak, lo, lurruna kristalean, hotza gorputzean baina zelabait konpondu gare berdegune batera hurbildu eta autokarabana aparkatzen.

Ezpeleta, oso herri txukuna iruditu jaku. Postuak, ederto, talo gozuak (Segura-ko ere hemen ziran), biper-ak, gozo-gauzak, foie-ak, barazkiak,… festa txukuna, baina iparraldeko hauek “ortera” batzuk dira!

Post osoa irakurri »

Abbadie, gaztelua eta inguruak

In hendaia-ezpeleta-larhun on 2008/10/25 at 15:20

Jaiki eta berehala kalefazioa piztu dogu. 

Kotxeak pasa eta pasa dabiltz hondartza inguruan, giro freskua baina eguzkia… surflariak edonon.

Berriz ere tosatadak :), gosari ederra.
Post osoa irakurri »

Hendaia: aparkatu ezin dan hondartza

In hendaia-ezpeleta-larhun on 2008/10/24 at 15:20

Berandu heldu gara Hendaia-ra, hondartzarako bidea hartu dogu. Toki segurua lekua topatzeko, leku ona goizean iratzartzeko. Heltzen ginela, 5 mt-tik gorako autokarabanak ezin direla aparkatu jartzen duen kartela, berriz ere istoria berdina!!! ez dakit usai txarra daukagun… baina gero eta gatxagoa da trastu honekin herri batera sartzia.

Garberan erositako pizza hotzak afaldu ostean, lotara sartu gara kanpoan 10 ºC zeudela.