uetxebeste

Maddalena, Caprera eta Stefano

In Sardigna '09 on 2009/08/17 at 19:04

Gaur “Txipistin” hartuta ondoko uharteetara joan nahi dugu. Nondik irten da kontua! Ontziraleku baten bila ibili eta gero, Palauko portuaren ondoko hondartza txiki batetik abiatzea erabaki dugu.

Eguzkiak ez du trabarik egiten, itsasoa bare dago eta egun osoa dugu aurretik. Poliki-poliki itsas ertza jarraituaz, kala politak eta txoriak harri gainean geldi ikusi ditugu. Amua bota eta hau ezustekoa! Aukeran, arrain txikiegia dela eta, uretara itzuli dugu. Maddalenara gerturatzean trafikoa ugaritu egin da eta marearen eraginez zaborra (plastiko zaharrak, gurpilak, latak…) pilatuta ikusi dugu hainbat kala eta txokotan.

Aurrerago, uharte bi lotzen duen zubitik gertu, umeak lokartu egin dira eta irakurri, bainatu eta arrantzan egiteko aprobetxatu dugu. Oraingoan, emaitza onekin gainera… Gero, kala baterainoko bidea egin, zerbait jan, inguruko gauza txikiekin jolastu, argazkiak egin, barre batzuk bota eta berriro uretara.

Jatetxe bihurtutako itsasontzi baten ondoan pasa gara. Handik gertu, esmeralda koloreko uretan kokatutako kaia txikian lotuta, jendea eguzkia hartzen ikusi ditugu belaontzietan etzinda. Beste pribilegiatu batzuk, berriz, hondartzan bertan ipinitako kirol-makineriarekin iserdia botaten…

Itzultzeko ordua dela erabaki dugu. Hemendik bai, itsasotik Palaura begiratu ezkero, hartzaren silueta ikusten dugu argi eta garbi.

Hau bai irteera bikaina!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: