uetxebeste

Txalupan bota dogu eguna

In Sardigna '09 on 2009/08/02 at 11:35

11:00-etarako traste guztiekin txalupan geunden. Irteera nahiko zalapartatxua euki dogu. Txaluparen motorra lurrera jausi jaku eta azeleradoria ez dabil ondo. Esku batekin azeleratu eta bestiakin gidatu.

Laugarren aldia izateko nahiko ondo moldatu gare.

Itsasora irtetzen gabiltzala, kofrade taldea itsasuntzi baten ikusi dugu eta, handik gutxira, Santa Maria Estellaren irudia ere errekan behera. Bosa Marinara iritsi garenean jendetza zain. Gu ere itxarotea erabaki dugu. Amabirginori itzuli denean, itsasontzira sartu eta hor eraman dute berriro errekan gora Bosa herriraino.

Aimarrekin, aurreko egunean, egon gineneko kalara joan gara. Alemanak agurtu, bainatu, bokata jan… Ze ondo!

Aurrerago joatea pentsatu dugu eta kanpalekuko hondartza pareraino iritsi gara. Zodiaca harri batera lotzeko saiakera batean itsas trikuaren arantzak sartu ditut eskumuturrean. Minkorra benetan.

Itzultzeko ordua iritsi da, itsasoa arroketan hasita dago eta. Oraingoan, Bosa herria atzean utzita, Chiesa San Pietro-raino egin dugu kañabera artean.

Bosako zubiari kandaduak (giltzarrapoak) lotuta ikusi ditugu. Berriro modan jarri den italiar ohitura omen da: bikoteek bere maitasuna betirako lotu guran edo…

  1. …ondo zabitzie eh?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: