uetxebeste

Zonalde exklusiboak eta kanping prohibitiboak

In Sardigna '09 on 2009/08/14 at 07:59

Orosein-en, gero afaltzeko, bi dorada erosi eta bidean jarri gara Olbiaruntz.

Herrixka pila zeharkatu ostian, Monte Petrosu inguruan geratu eta Isola Tavolara parean duen hondartzara joan gara. Toperaino, hau nazkantea da! Lekua zoragarria da baina metro karratua eskuratzeko burruka puri-purian dago. Bainatu, ratutxo baten jolasean ibili eta autokarabanara joan gare bazkaltzera. Haize fina dabil, leiho danak zabaldu eta gustura asko bazkaldu dogu barruan.

Bidean, berriz. Olbian gelditu gara. Portuan aparkatu eta izozki baten bila, kaleetan pasiuan ibili gara. SuperEnaLotto-ren boletoa erosi dogu, kriston botea dau… eta aber, orainguan!

Barbakoarekin lasai ibiltzeko, kanping batera joatea erabaki dogu. Cannigione-koa aukeratu dugu portua gertu dagoelako eta, horrela, Txipistin ateratzeko aukera izango dugula uste izan dugulako. Antolakuntza oso ona baina kanpineko aparkalekuan egoteagatik (argi barik) 71 euro eskatu doskue, hau astakeria! Gainera, igerilekuan txanoa erabiltzera behartuta gauz… Azken egunak garestiak irten jaku benetan.

Instalatu ahala, juergasmoan etorri dian gazte italiar mordoxka kanpin-dendatan jarri dira gure parean, hau da hau sufrimentua! En fin, Berlusconi ez da inguruotan parranda goguarekin ibiltzen den bakarra, honek Sodoma eta Gomorra emoten dau.

Doradak prestatzen gabiltzala istripu bat euki dogu autokarabanan eta sukaldeko leihoaren moskitera kixkali da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: