uetxebeste

Costa Rei-ko Le Dune kanping-era

In Sardigna '09 on 2009/08/10 at 07:54

Ixasi ez zaio katarroa kentzen, gaur ere gau osoa estulka emun dau.

Erropak garbitzeko aukerarik ez daukagula jakin ostean, trasteak batu, deposituak hustu-bete, 15 euro ordaindu eta kanping baten bila irtean gara Villasimius-etik.

Bidean erosketak egin ditugu eta azkenean kanping txukun bat aurkitu dogu (bigarren saiakera, lehenengo aukerako kanpina topera zeuan ta). Eguneko 35 euro ordainduko dugu, baina zerbitzu garbiak, igerileku ederra, eta hondartza bertan dauka: Spiaggia di Piscina Rei, hain zuzen.

Igerilekuan bainutxua hartu, sua egin eta oilasko isterrak aitonaren Osiñako patatekin gustora bazkaldu dogu entsaladarekin.

Ordurako, Ixasek eskuz garbitutakuak ixegi ditu eta, kostata, lortu dau labadora tanda bat eitia (lavatricce-ko txanda itxoin eta gero, gettone-a ez zebilen).

Hegazkin zarata entzun eta handik gutxira dozena erdi parapente ikusi ditugu hondartza ondoan lurreratzen. Ondorengo siestatxoa, bainua… Kanpineko jatetxean eskatutako pizzak afaldu ditugu.

Bihar biharkoak, gaurkoa txukun bota dogu eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: