uetxebeste

Txipistinekin flamenkoen bila

In Sardigna '09 on 2009/08/08 at 07:45

Bero, bero asko egiten du gaur.

Txalupa ateratzeko aparkaletutik mugitu gara. Trasteak prestatu bitartean Ixasek bokatak egin eta hamaiketarako itsasora abiatu gare.

Motorra ondo… konpondu dogu, baina orain atzerako martxa arraro xamar dabil.

Itsasoa zikina dago. Hertzetik joan gara, eta leku lasai bat topau dogunean bazkaltzen gelditu gara. Gero, Aimar eta bixok, oinez, errepide bat pasatu ostean flamenkoak topatu ditugu, baina urrinean… eta ezin gara padura edo “saline” hortara Txipistinekin joan!

Kotxean gerturatu gara arratsaldean. Ez ditugu txalupan giñala ikusi baina autokarabanako sapaira igota primeran pasa dogu laurok.

Sant’Antiocora heltzen diren gehienak “Isola di San Pietro”n bukatzen dute baina guk ipar ekialderako bidea hartu dugu.

Bahia Chia-ko hondartza batean egin dogu lo. Oso leku polita, bai hondartzan egoteko baita snorkel egiteko.

Aparkalekuak ur garbien depositua betetzeko aukera eman digu (iturria, tutua eta baimena). Bete eta dutxa ederra hartu dogu gizonok, Ixasentzat ez da aukerarik izan… Lehenengo, beste depositua hustu beharra dago.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: