uetxebeste

Pan di Zucchero eta Sant’Antioco

In Sardigna '09 on 2009/08/07 at 07:41

Iratzarri ahala konturatu gara Porto Flaviara ez garela iritsi. Porto Flavia, berez,
meatzegitik minerala zuzenean itsasontzietan kargatzeko erabiltzen zen eta bideseinale
batek bertako museoa bisitatzera gonbidatu gaitu: aparkalekutik pista
bat irtetzen da gorutz. Atzo gauean autokarabana bat ikusi genuen joaten eta
hobe egongo garen esperantzaz aurrera egin dugu.



Beste dozena erdi autokarabana ikusi eta han jarri dogu geurea. Hegatsak eta
hondartzarako traste danak hartu eta atzo gabean antzemandako hondartza
txikira jeitsi gara. Pare-parean “Pan di Zucchero” haitzaren bista ederrak daude,
baita hondartzaraino iristen den meatzearenak ere.

12:00ak inguruan doradak prestatzera joan gara autokarabanara. Aimar, suaren
inguruan laguntzaile fina bilakatu zaigu.

Eta… hasierako protesten ostean, jan dute dorada goxua. Bazkalostean
Sant’Antioco-ra alde egin dogu.

Zodiac-aren motorreko azeleragailu-kablea 56 euro ordaindu ostean, berotuta
baina konpondu dotela uste dot. Turismo bulegoan Sant’Antioco Martire
Basilikako katakonbak, Fortino Sabaudo, Thopet feniziarra eta kartagoar
nekropolia bisitatzea gomendatu digute. Ez daukagu inongo gogorik iserdi
putzetan beste harrespil bat ikusteko. Buelta txiki bat ematea erabaki dugu eta
herriak berak behintzat ez du pena merezi.

Herriaren sarreran flamenkoak ikusi ditugu eta bihar bila joatea erabaki dugu
itsasuntzian.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: