uetxebeste

Agur, Giovanni

In Sardigna '09 on 2009/08/06 at 07:39

Trasteak jaso, mutikoarekin argazkia atera eta eta irten dogu Is Aruttas-etik.

Bide hertzetan fruta saltzen duten postu horietako batean geratu eta tomateak,
piperrak, mahatsa, kipulak, pomodore piccoloak eta basilikoa erosi dogu 6 euroren
truke. Saltzaileak esan didanez, kipulari sardu dialektoetako batean (lau edo bost
omen dira) kipura esaten zaio.

San Giovanni di Sinis-en eliza paleokristianoa ikusi (Sardignako eliza zaharrena;
V. mendekoa, hain zuzen) eta Tharros bisitatzera joan gara. Tharros herria
feniziarrek sortu zuten kristo aurreko VIII. mendean, gero kartagoarrak eta
erromatarrak bereganatu zuten eta kristo ondorengo I. mendean abandonatuta izan zen. Aparkatzen utzi diguten lekutik benetan bide luzea dago “biletlegie”ra heldu arte. Eta oinezko bideak keizpe apurrik bat ere ez badu, zer esanik ez!
Azkenean, berandutu eta sartu aurretik bertako txiringitoan freskatu gara eta “bazkaldu” dogu. Pertsonako 5 euro ordaindu dugu harrespila ikusteko
(desepzio txiki bat niretzat). Golfo di Oristano utzi eta hegoruntz bota dogu.
Nonbait entzunak egiten zaizkit Costa Verdeko Piscinas eta Portixeddu
hondartzen duna garaiak eta “biziak” baina beherago nahi dugu joan…

Iglesias-era heldu garenean hiri haundi batekin topo egin dogu, kaleak gero eta
estuagoak, kotxe mordua kaleko alde bietan bigarren hilaran aparkatuta eta…
estresauta ibiltzekotan!

Masua hondartzarako argibideak eskatu ondoren, Fontanamareko bidea hartu
dugu. Alde batera eta bestera begiratzerakoan, bertan behera utzitako
meategiak besterik ez dira ikusten. Paisaia: hautsa eta erdoila. Erromatarrek
ustiatzen hasi zirenen artean (beruna, zinc…), bada XX. mendearen hasieran
Europako handiena izatera iritsi zena. Aurrera jarraitu dugu aldaz goran
itsaslabarretik. Nebide herria zeharkatu eta Porto Flaviara iritsi gara neka-neka
eginda. Hondartza ondoko tabernaren argiak ikusi ditugu. Gaba ein jaku eta
hobe izango da bertako parkinean gelditu.

Ai, ama! Ilargi betearekin batera makinero batzuk etorri dira… kostata, baina lo
egin dogu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: