uetxebeste

Cabras-erako bidean Nuraghiak

In Sardigna '09 on 2009/08/03 at 11:42

Larri iratzarri gara bateria agortu jaku eta. Hasieran motorrarekin kargatuko genuela espero genuen baina ezer. Bateria ziaro ustuta dago. Uff! A huge problem!

Bosatik Cuglierira doan errepideak gora egiten du (mila metrotik gora). Hau freskuria! Ganorazko zuhaitzak, behorrak… Udana bezalakoa baina alkornokeekin! GPSak bide estuetatik eraman gaitu Santu Lussurgiura. Han, ain fama handia duten labanetako bat erosi eta dendariari ea argi indarrarekin bateria kargatzerik daukagun eskatu diogu: baietz. Saiatu gara baina ezin! Panela berdin jarraitzen du! Ixas eta biok elkarri begiratu eta sustu aurpegiarekin aurrera egin dogu taller baten atzetik.

* Inguru hauetan, ezkontzeko hitz ematean “anillo de compromiso” eskaini
beharrean, ogitarako haiztoa oparitzen zen.


Bidean paraje lehor batean “Tomba di Giganti Su Pranu est” izeneko eremu megalitiar bat ikusi dugu; 1.800 kristo aurreko hilobi taldea.

Abbasantara ordubatak hamar gutxitan heldu gara. Tailer bateko jabeari arazoa azaldu eta berak, ez zekiela camper-etako matxurak konpontzen… bateria kargatzerik zeukan eskatu diogu eta berak ordezkoa utzi digu 15:00 bitartean (kargatzen euki dauen denbora).

Hasieran oso aurpegi txarra jarri du eta “korto” bat eman duela esan digu, baina gero ondo kargatzen hasi da.

Bazkaltzeko barbakoa atera dogu, ze demontre! Ondoko poligono “fantasma” batean (ez dago aktibitate haundirik) oilaskoa eta saltxitxa erraldoiak sutan jarri eta gustora asko jan dogu laurok.

Bateria jaso, eta Nuraghe Losa-ra joan gara. Brontze garaiko dorre konikoa… eraikin esangurantsua. Hasiera batean lau harri besterik ez zirela izango uste izan dogu, baina sartu hala, harresia, nekropolia eta bestelakoak aurkitu ditugu. Oso interesgarria iruditu jaku.

Gero, Paulilàtinoko Santa Cristina Nuraghi Santutegirutz bota dogu; leku honek ere Nuraghi zibilizazioaren aztarnak ditu. Putzu Sakratu bat dago ospakizun eta batzar sakratuak ospatzeko.

Ur barik Cabras-era heldu gara. Herri ondoan dagoen 2.000 hektareetako padura
(Stagno di Cabras) oso ezaguna da hegaztiak eta bestelako animalia-espezieak
ikusi eta aztertzeko… baina guk supermerkatu edota kanping baten bila
genbiltzan eta Fontana Meiga hondartzan bukatu dogu. Ura erosi, afaldu eta
Lisbeth Salandar-en istorioak irakurtzen goizaldeko ordu batak eman didate.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: