uetxebeste

Hondartzan ere maledukauak

In Sardigna '09 on 2009/07/31 at 11:19

Egia esateko kanping honek bere xarma dauka. Ez nuen uste nik hain ondo egongo gitzenik: one day more.

2 minututan areiazko hondartza baten bainu eder bat hartu ahal dozu, beste bitan itsasora begira pizzeriako terrazan bazkaldu edo 45 minututan kriston paellia egin ahal dozu. Azken hau izan da gure plana… danok gogoz jan dogu, batzuk sagardo botilarekin gustura asko (7 gelditzen dira, eta hau arazo bat izan daiteke). Aurten inoiz baino gehiago eraten ari gara.

Goiza hondartzan bota dogu, oso leku lasaian. Baina azken momentuan, heldu dira ama eta bi seme-alaba gure parean jasartzera: bi “sombrilla”, beste bi aulki (neskentzat), toalla eta bestelakoak jarri dituzte gure gazteluaren parean. Mutila etzin (17 bat urte), eta ezer esan barik bi dorre bota ditu. Ondoan zegoen globoa hartu eta zulatu egin dau. Imaginatu Jurgiren disgustua hau ikustean! Hirugarren dorrea hankarekin suabe-suabe eginda behera etorri da. Dena hitz bat esan gabe, ez guri, ez euron artean. En fin, ia 12:30ak dira eta gure plana egitera bueltatu gara autokarabanara.

Lerro hauek idazten nenbilenean, motordun tipo bat gerturatu da gaurko gaua aurretik kobratzera (hau bai hau, kontuak ondo egiteko era).

Paellak exitua euki dau, ez da apenas ezer gelditu.

Arratsaldia irakurtzen eta urez betetako globoekin jolasten bota dogu, azken orduan, botazioa egin eta hondartzara jeitsi gare laurok. Aimar zoruan pare ibili da olatuekin jolasten, mutiko honek ez dio beldurrik itsasoari eta kontu handiz ibili beharko gare, igeriten jakin ez eta leporainoko uretara azkar asko joaten da eta.

Gauean seguruenik hondartzan dagoen pizzerian afalduko dogu, oso itxura ona dauka eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: