uetxebeste

Itsasoko bataioa

In Sardigna '09 on 2009/07/30 at 10:53

Bosatik Aimarrek eta biok Zodiac-ean irten dogu arrantzan egiteko asmoz. Ixas eta Jurgi herria ezagutzera joan dira.

Pozik asko irten gara ibaitik itsasora. Ura motel, eguzki fina eta bista ikaragarriak. Kala baten bukatu dogu bixok. Aimar segidan hasi da karramarro, eta bitxo ezberdinak pilatzen. Nik bainatu eta lasai etzin naiz.

Bueltatzeko orduan itsasoa arro zegoen eta irten ala “akojonauta” berriz sartu gare. Txalupa lurrera igo eta Ixasi deitu diogu: SOS, ezin dogu irten hau da gure GPS kokapena.

Denbora pasa geratu gara kala polit honetan, baina itsasoa ez da baretzen… 😦

Hiru ordu eta gero, beste bi txalupa itsasoan ikusi eta zodiac-a hartzera ausartu naiz (hau da bataioa); irten, gora eta behera irten gare. Olatuak han eta hemendik, metro, metro t’erdikoak, Aimar serio baina beldurrik gabe, ni berriz adrenalinaz beteta. Zuzen itsasoruntz olatuen kontra, distantzia zuzena hartu ostean: portura. Olatuak atzetik (Kortak Donostiako banderan hartzen dituen bezalakoak), dioss!, hau akojonoa, txanpa batean, abixadan… en fin.

Heldu gara portura, eta heldu da nire lasaitasuna. Pozik, gure abenturak kontatu eta Jurgirekin ibaian gora bueltaxo bat eman dut. (Unai)

Bosa herria Temo ibaiaren eta Serravalle mendiskaren artean dago, kostatik bi kilometrotara. Arrantzan ibili ostean, itsasontzi gutxi batzuk itzuli dira eta gure parean geratu dira. Herri gainean, Serravalleko puntan, Malaspina gaztelua dago.

XVIII. mendeko Sa Piana auzoan ibili gara kalez kale. Jendea alai eguneroko jardunetan. Etxe asko, barrutik behintzat, barriztatzen ari dira. Atariak ilunak, freskuak… Kale kantoiak estuak benetan, etxeak bata besteari arkuekin lotuta (kantoi baten 5 uztai zenbatu ditut). Harri gorria nagusi. Ibai ondoko etxe xumeak kolore ezberdinetan margotuta. Ez dut aparteko ezer topatu baina auzo honek badu bere xarma. Leku batzuetan gustura sentitzen naiz, nahiz eta zergatik ez jakin (Ixas).

Txalupa batu ostean, Bosa herritik hiru kilometro eta erdira dagoen kanpinera joan gara: hondartzan bertan eta partzelak terraza itxuran jarrita daukaten S’Abba Druche Camper lekura (zoragarria).

Azken momentuan erositako dorada arraina, barbakoan jarri eta kriston bistekin luxuzko afaria gertatu dogu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: