uetxebeste

Capo Caccia

In Sardigna '09 on 2009/07/27 at 10:24

Jaiki eta Capo Caccia-rutza bota dogu, gidatan ikusten danez, oso leku polita omen da.

Lehenengo, oinez, paseo txikia Cala Dragunara-tik Torre del Bollo-ra. Gero, autokarabanarekin gora egin dugu Grotte di Nettuno kobak ikusteko asmoz. Itsasuntziz ere joan daiteke baina Escala del Cabirol famatutik jeistea pentsatu dugu. 656 maila jeitsi (gero igo), lauron sarrerak 36 euro ordaintzeko (azkenean diru hori beste zerbaitetarako erabiltzea erabaki dogu). Lekuak benetan merezi du, baina bi umetxorekin… egindakoarekin nahikoa!

Bazkaldu eta txalupa ateratzeko leku bila abiatu gare. Handik gertu, primerako lekua topatu dugu: Porto del Tramariglio… eta kotxez egin dogun bidea itsasoz egin dogu. Amua bota eta ia, arrain bat harrapatu dogu; ez gara arrantzan trebeak.

Jurgi eta Aimar, lo seko geratu dira, hauentzat lasaigarri bikaina da olatuetan gora eta behera ibiltzea. Gu bitartean larri, turistekin betetako itsasuntzi handiek eragiten dituzten olatuen artean. Hau trafikua!

Bi orduko buelta eman ostean, Porto del Tramariglio-ren alboan dagoen hondartzan gelditu eta arpoiarekin “afari” bila juan eta olagarro bat harrapatu dogu 🙂 sorpresa earra!

Atera beharreko argazkiak atera eta retirada. Trasteak batu (kostata), afari goxoa jan, kubatatxo bat edan, Millenium II –ko Salander-en abenturatxoak irakurri eta seko lo geratu naiz (Unai).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s