uetxebeste

“Paradise di Cigarras”

In Sardigna '09 on 2009/07/26 at 10:16

Hau da eskandalua. Lekua ederra bai, baina zarata kristona.

Itzala, gosari ederra, musika lasaia, baina… ez, honeik ez dia ba ixilduko!

En fin, eguna lasai hartzia erabaki dogu, eta hemen gabiltz kanpinean: arropa garbitu, globuak puztu, plastilinazko lanak eta antzerakuak erritmo karibearrean egiten.

Osiñako porruak egosita Modenako ozpin eta berakatz txikituekin egindako platerrak exitua euki dau. Umeek berriz kostata jan dituzte porrupatatak… en fin, betiko kontua.

Arratsaldean Algheron bukatu dugu. Alde zaharrak merezi du bisita (harresia eta gotorleku biribilak, palazzo ugari, terrazadun piazzak, artisau postu ilara malekoian…). Izozkixarekin kalez kale, alde batera eta bestera begira ibili gara, patxadaz. Txoko esanguratsuak, bestelako ahotsak… eta italiano pillia ikusiaz. Danak “marcandoestilo”, ezkontza erraldoi baten egongo bagina bezala. Gabeko 21:00etan pizza bana erosi eta giroaz gozatu dogu portuko jasarleku batean afalduaz.

Herritik kanpo, lo egiteko leku baten bila gindoazela autokarabanentzako parking batekin topo egin dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: