
Domekako goiza bustita argitu zuen. Autokarabanak tantanka irteten hasi ziren; batzuk dotoreak benetan. Jabeak, lagunak balira moduan, korruan barriketan.
Post osoa irakurri »

Domekako goiza bustita argitu zuen. Autokarabanak tantanka irteten hasi ziren; batzuk dotoreak benetan. Jabeak, lagunak balira moduan, korruan barriketan.
Post osoa irakurri »

Atzo arratsaldean iritsi ginen Senperera. Autokarabanen zerbitzugunea erraz topatu genuen eta makinan fitxak erosi ondoren, bat ur-depositua betetzeko erabili genuen. Gertu dagoen Aintzira Pizzeriara joan ginen afaltzera; ondo bai jeneroz bai prezioz. Bost fitxa gertu poltsikoan baina ailegatzerakoan hesia zabalik zegoen eta autokarabana sartu ahal izan genuen “by de face”…
Post osoa irakurri »
Berandu heldu gara Hendaia-ra, hondartzarako bidea hartu dogu. Toki segurua lekua topatzeko, leku ona goizean iratzartzeko. Heltzen ginela, 5 mt-tik gorako autokarabanak ezin direla aparkatu jartzen duen kartela, berriz ere istoria berdina!!! ez dakit usai txarra daukagun… baina gero eta gatxagoa da trastu honekin herri batera sartzia.
Garberan erositako pizza hotzak afaldu ostean, lotara sartu gara kanpoan 10 ºC zeudela.