Zoomarine-tik irtetzean lo egiteko leku baten bila ibili ginen Armaçao de Pera eta Pera inguruetan, eta azkenean Praia Galé-n bukatu genuen. Teorian, autokarabanak bertan aparkatzea debekatuta zuten baina gutxi gorabehera dozena bat zeunden. Pillan babestuagoak sentitzen garelako edo, jente artean geratzea erabaki genuen.
Goizeko 8etarako iratzarrita ninguan, bainu-jantzia ipini eta bainu fresko bat hartzera hurbildu naiz. Gosaldu eta familian jeitsi gara hondartzara. Domeka da, eguna pasatzeko plan aproposa, hainbeste jende ikusten da inguruan 12:00etan bazkaltzera joatea erabaki dogula.
Post osoa irakurri »