
Inguruan kotxe pila gerturatu ziren iratzarri orduko… gu lehenetarikuak izan gara. Gosari azkarra eta hilaran jarri gara.

“Cruise Roma”ko garajean autokarabana utzi ostean kure butaken bila joan gara, leku pare bat hartu baina Aimarrek ez zeukan lotarako asmorik. Pasiuan ibili gara gora eta behera; bidaia atsegina egiten da “hiri txiki” hauetan.


Bazkaltzeko aurrekoan hartu genuen txokora joan eta gustora oso jan dogu itsasora begira.

Bartzelonara heltzean portuko trafikoa zala eta ordubete luze itxain behar izan dogu lurra zapaltzeko. Heldu ala Jurgiren erredura sendatzeko mediku bila joan gara TomTom-en aginduak jarraituta.
Oporrak bukatu dira… ez ditugu egunak alperrik bota.