
Azken eguna da gaurkoa Sardignan. Egia esan opor bikainak pasa ditugu baina atzoko sustuak azken momentuak aldrebestu ditu.


15:00etan erredura garbitu eta begiratzera joan gara, ordurarte kanpingean bota dogu. Aimar eta bixok piszinako txirristan primeran pasa dogu. Jurgi berriz hamakatik inbidiaz jota begirik kendu barik.




Bazkalostean helatu batzuen bila jeitsi gara herrira baina heldu orduko Izas eta Jurgirenak ziharo urtuta zeuden…

Jurgirekin medikura joan, ordaindu, trasteak batu eta bidean “moroen” bandera erosi, makarroi eta olioa erosi eta Porto Torres-eko portuko Bartzelonako ferria hartzeko gunera joan gare.
Motorrean zetorren pizzero bat gelditu eta azken afaria egin dogu.
Sentsazio kontrajarriak momentu honetan. Alde batetik etxera heltzeko gogua baina hemengo esperientzia oso polita izan da.