Arratsaldeko 19:30ean irten gare Oxiñatik; esandako baino azkoz beranduau… Baña zertan atzera egin? Bidean jartzeko desiatzen gauz!
Labastidan egin dogu lehen gelditua: igerilekuan sartu-urtena, azken berriak trukatu, tia Maripi, Polola, tio Esteban eta lehengusu guztiak agurtu eta Burgoseko bidea hartu dugu.
Segituan ilundu dau. Umeak lo gelditu dia eta, hori aprobetxauaz, kilometro pilia gurako geben egin. Kafe biharrean, Restop baten gelditu gara eta gurekin batera Marokoruntz doiazen lagun mordoa. Gau beroa; informazio bulegoaren ondoan lo egiteko leku egokixa topatu daue batzuk; lurrian mantak zabaldu eta bertan lo egitera etzinda familia. Beraientzat gestu arrunta, kotxea (zaindu beharreko zama guztiarekin) gertu utzi daue. “The Boss” bidelagun eukita, gu bagoiaz!
Goizaldeko ordu bietan itxi ditugu begiak Milagros herriko geldiunean.