
Inguruan kotxe pila gerturatu ziren iratzarri orduko… gu lehenetarikuak izan gara. Gosari azkarra eta hilaran jarri gara.

Egunsentian, uste baino hobeto igo dugu. Kotxe gutxi batzuk daude bide bazterrean; egia esan, atzotik daudela ematen du. Goiko txiringitua itxita dago oraindik. Argazki kamara hartuta irten naiz autokarabanatik. Goizeko freskuran, denboraz ibili naiz harri artean paseoan eta argazkiak ateratzen. Atzotik hona ez dira lekuz aldatu, ez dute bestelako formarik hartu, baina gaurko argi berriak harrien bestelako aurpegiak ikusten lagundu gaitu.